AZTERKERTAK 15.GAIA

XIX. MENDEKO BIZIMODUA

1. GIZARTEA
XIX. mendeko gizartea hiru gizarte-klasetan zegoen banatuta, aberastasun-mailaren arabera. 
Goiko klasea aristokratek eta burgesek osatzen zuten. Aristokratak nobleak ziren, eta zenbait eskubide galdu baituzten ere, lur-eremu handien jabe ziren. Burgesak, berriz, frabriken jabeak, merkatari handiak eta bankariak ziren. Goiko klaseko kideak ziren aberatsenak.
Erdiko klasea, bestalde, talde hauek osatzen zuten: merkatari eta enpresari txikiek, lur-jabe txikiek, eta zenbait lanbidetako kideek, hala nola medikuek, abokatuek, funtzionarioek eta abarrek.
Herri xehearen klaseek  oso baliabide ekonomiko gutxi zuten. Klase horren barruan zeuden lur-jabe handien lurrak lantzen zituzten nekazariak eta fabriketako langileak, bai eta beste talde batzuk ere, hala nola goiko klaseak zerbitzatzen zituzten mirabeak eta eskaleak.
Langileen bizi-baldintzak izugarri gogorrak ziren garai hartan: hamabi ordutik gorako lanaldian zuetn, oso soldata baxua jasotzen zuten eta batere egokitu gabeko auzo andeatuetan bizi ziren. Hori dela eta, sindikatuetan biltzen hasi ziren, beren interesak defendatzeko: esate baterako, Langileen Batasun Orokorrean (UGT) eta Lanaren Konfederazio Nazionalean (CNT)

2. INDUSTRIA IRAULTZA
XIX. mendean, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren ekonomian; prozesu horri Industria Iraultza esaten zaio.
Garraiobideetan, aurrerapen handia gertatu zen trenbidea sortu zenean; hari esker, distantzia luzeak egin zitezkeen, denbora gutxian.
Lan egiteko modua ere aldatu egin zen. Eskulangintza-lantegi txikien ordez, fabrika handiak eraiki zituzten hirietan. Langile asko aritzen ziren fabriketan, eta makina ugari zituzten.
Hasiera batean, ehungintza eta siderurgia garatu ziren gehien, makina eta ekoizpen-teknika berriei esker: ehungailu mekanikoen bidez, oso azkar ekoizpen ziruzten ehunak, eta labe garaiak erabiliz, kalitate handiko altzairua lortzen zuten. Industriagune nagusiak Katalunian, Madrilen eta Euskadin zeuden.
XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, gainera, energia-iturri berriak garatu zituzten, hala nola elektrizitatea eta petrolioa, eta horrekin batera, beste industria-sektore batzuk sortu ziren; esate baterako, kimika industria.
Horrez gain, finantza-erakundeak sortu ziren garai hartan, hala nola banku modernoak eta Madrilgo burtsa.


3. ARTEA
XIX. mendean, aldaketak izan ziren artean eta kulturan ere.
Arkitekturan, Andoni Gaudí nabarmendu zen; eraikin modernistak egin zituen. Hauek dira estilo horretako eraikinen ezaugarrietako batzuk: material berriak, hala nola burdina eta beira, eta naturako formen antzeko apaingarriak.
Pinturan, Darío de Regoyos, Santiago Rusiñol eta Joaquín Sorolla nabarmendu ziren. Estilo inpresionistako margolanak egin zituzten; estilo horretan, kolorea da elementurik garrantzitsuena. 

AZTERKETA 15. GAIA

TRANTSIZIOA ETA DEMOKRAZIA

1. HAUTESKUNDE DEMOKRATIKOETARANTZ
1975an franco jenerala hil ostean, Joan Karlos I.a izendatu zuten Espainiako errege. Erregeak Espainiako gizartearen  gehiengoaren babesa izan zuen, eta sistema politiko demokratikoa ezarri nahi zuela adierazi zuen. 
1977. urtean, erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuko presidente. Suárezek zenbait erreforma jarri zituen abian; erreforma horien helburua zen hauteskunde demokratikoak prestatzea, Espainian ez baitzuen halakorik izan 1936. urteaz geroztik. horretarako, alderdi politikoak eta sindikatuak legez onartu zituen.
Hauteskunde demokratikoak 1977ko ekainean izan ziren. Herritarren parte-hartzea handia izan zen, eta Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) izan zen garaile; hain zuzen, Adolfo Suárez bera buru zuen alderdia. 
Trantsizioaren lehenengo urteetan, tentsio handia izan zen. Arazo ekonomikoa larriak zeuden, eta atentatu terroristak areagotu egin ziren (diktaduraren amaieran hasi ziren). Gainera, egoera horretan, behin eta berriz izan ziren grebak eta manifestazioak.


2. 1978KO KONSTITUZIOA
Alderdi politiko nagusien ordezkariek konstituzioa egin zuten. Gorte Nagusiek eta espainiar herritarrek onartu zuten, 1978an.
1978ko Konstituzioan ezarri zen Espainiako gobernu mota monarkia parlamentarioa izango zela. Horrez gain, hainbat eskubide onartu zitzaizkien herritarrei, hala nola adierazpen-askatasuna eta sufragio unibertsala -18 urtetik gorago herritar guztien boto eskubidea-. Horrez gain, Espainiako lurraldea autonomia erkidegotan antolatzeko eskubidea ere onartu zen.

3. DEMOKRAZIAREN SENDOTZEA
1979an, berriro ere hauteskundeak izan ziren, eta orduan ere Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) izan zen garaile. Baina 1981ean, Adolfo Suárezek dimisioa eman zuen. Parlamentuan Leopoldo Calvo Sotelo gobernuko presidentetzat aukeratzeko botoa ematear zeudela, egoera politiko berria onartzen ez zuen militarren talde txiki batek estatu-kolpearen saioa egin zuen. Baina porrot egin zuten, alderdi politikoen eta herritarren babesik izan ez zutelako eta erregeak demokraziaren aldeko jarrera hartu zutelako. 
1982ko hauteskundeetan, Espainiako Langile Alderdi Sozialista (PSOE) izan zen garaile, Felipe González buru zuela. Esan ohi da une hartan amaitu zela trantsizioa eta hasi zela demokrazia.

4. DEMOKRAZIAKO GOBERNUAK
1982tik 1996ra bitartean, hainbat gobernu sozialista izan ziren, Feipe González presidente zela. Urte horietan, ahinbat erreforma politiko, ekonomiko eta sozial egin ziren. 1986an, Espainia Europako Erkidegoan sartu zen. Gerohago, 1995ean, 1978an hasitako prozesu luze baten ondoren, azkeneko autonomia-estatutuak onartu ziren.
1996tik 2004ra, Alderdi Popularreko (PP) buruzagi José María Aznar izan zen gobernuko presidentea. Haren agintaldian, Espainiaren egonkortasun ekonomikoa lortu zen. Horri esker, 2002. urtean, Europako diru bakarra ezartzeko baldintzak betetzen ziren Espainian, eta horrenbestez, euroa ezarri zen pezetaren ordez.
2004an, Espainiako Langile Alderdi Sozialistak (PSOE) irabazi zituen hauteskunde orokorrak, eta José Luis Rodríguez Zapatero izendatu zuten gobernuko presidente. Egun batzuk lehenago, islamiarren atentatu terrorista izan zen Madrilen: ia 200 pertsona hil ziren, eta beste asko zauritu ziren. 

AZTERKETAK 15.GAIA

PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURATIK FRANCORENERA

1. PRIMO DE RIVERAREN DIKTADURA
1902an, Alfontzo XIII.ak hartu zuen tronua. Garai hartan, herritarrak, oraindik ere, gogaituta zeuden gobernuarekin. Gainera, 1898an Espainiak azkeneko koloniak, Kuba eta Filipinak, galdu zituen eta horrez gain, porrot militarra izan zuen Marokoko gerran. Horrek guztiak gizarteko ezinegona areagotu zuen.
1923an, egoera hori baliatuta, Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea jo zuen. Bereala, diktadura ezarri zuen; hau da, estatuko botere guztiak bereganatu zituen. Konstituzioa deuseztatu eta alderdi politikoak debekatu zituen. Egoera horretan, erregea ia botererik gabe geratu zen.
Diktadura 1930ean amaitu zen, Primo de Rivera jeneralak dimisioa eman zuenean.


2. BIGARREN ERREPUBLIKA
1931n, Primo de Rivera jeneralak dimisioa eman ostean, udal-hauteskundeak izan ziren, eta errepublika ezartzearen aldekoek irabazi zuten. Horren ondorioz, Alfontzo XIII.a erregeak ihes egin zuen Espainiatik, eta Bigarren Errepublika aldarrikatu zen.
gobernu errepublikanoak hainbat erreforma jarri zituen abian. Lehenik, konstituzioa egin zuen; bertan, emakumeen boto-eskubidea jaso zen, lehen aldiz. Horrez gain, beste neurri batzuk hartu zituen: nekazariei lurrak ematea, eskola publikoak eraikitzea, langileen soldatak igotzea, armada erreformatzea eta lehenengo autonomia-estatutuak onartzea.
Erreforma horien ondorioz, ordea, gatazka larriak sortu ziren, batzuek alde eta beste batzuek aurka egin baitzuen. Gatazkak gero eta gehiago areagotu ziren, eta gertaera lazgarriak izan ziren; besteak beste, zenbait politikari hil zituzten.

3. GERRA ZIBILA
Asaldura-giro horretan, 1936ko uztailaren 18an, Francisco Franco jeneralak estatu-kolpea jo zuen, gobernu errepublikanoa amaiarazteko. Orduan, Gerra Zibila sortu zen; 1939ra arte iraun zuen.
Espainiako gizarte bi taldetan banatu zen. Talde errepublikanoak Errepublikako gobernuaren alde egin zuen, eta talde matxinoak-nazional ere esaten zaio- Francoren altxamendua babestu zuen.
Bi urtez baino gehiagoz gerran aritu ostean, talde nazionalaren armadak Espainiako lurraldeetako asko zituen okupatuta. 1939an, Franco jeneralaren tropek Bartzelona, Madril, Valentzia, Kartagena eta Alikante okupatu zituzten; haiek ziren oraindik ere errepublikanoen esku zeuden eremu bakarrak, eta horrenbestez, Francoren garaipen harekin amaitu zen gerra.


4. FRANCOREN DIKTADURA
1939an, Francisco Francoren diktadura hasi zen: gobernuko, estatuko eta armadako buru bihurtu zen. Konstituzioa deuseztatu zuen, eta haren ordez, beste lege batzuk aldarrikatu zituen; lege horietan, zenbait eskubide onartzen ziren, baina beste batzuk mugatu egiten ziren. Gainera, alderdi politikoak eta sindikatuak desegin zituen, eta haien ordez, gobernuaren mendeko alderdi bakarra eta sindikatu bakarra ezarri zituen.
Hasierako urteak benetan latzak izan ziren, oso errepresio gogorra egin baitzuten. Errepublika babestu zuten milaka pertsona zigortu zituzten, eta beste askok erbestera jo behar izan zuten. Ia herrialde guztiek hautsi zituzten Espainiarekiko harreman diplomatikoak, eta herrialdea nazioartean bakartuta geratu zen. Horrez gain, herritarrak pobretu egin ziren, ez baitzuten nahikoa elikagai, ezta behar-beharrezko produktu ere.
gero, egoera pixkana aldatzen hasi zen. 1950etik aurrear, ekonomia eta herritarren bizi-maila hobetu egin ziren, eta kanpo-harremanak, normalizatu. Baina ez zegoen demokraziarik. Diktadura 1975ean amaitu zen, Franco hil zenean.

AZTERKETA 15. GAIA

XIX. MENDEA

1. INDEPENDETZIA GERRAREN HASIERA
1807an, Frantziak eta Espainiak itun bat sinatu zuten. Haren bidez, baimena eman zieten frantsesei Espainian zehar igarotzeko; izan ere, Portugal mendean hartu nahi zuten. Baina Frantziako armadak ez zuen adostutakoa bete, eta Espainiako hiri batzuk inbaditu zituen. Frantziako tropen jokabideak ezinegon eta asaldura handia eragin zuen herritarrengan, eta horren ondorioz, 1808an Aranjuezko Matxinada sortu zen. Herritarrek presio eginda, Karlos IV.ak bere seme Fernando VII.ari utzi behar izan zion tronua.
Frantziako enperadoren Napoleonek, ordea, Espainiako errege-familian arazoak sortu zirela baliatuta espainiar erregearen ordez bere anaia Josef Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege. Baina Madrilgo herritarek ez zuten frantsesa onartu, eta 1808ko maiatzaren 2an, frantsesen aurka matxinatu ziren. horrela hasi zen Inrantsesa independentzia Gerra.


2. GERRAREN BILAKAERA
Independentzia Gerra Frantziaren aurkako gerra izan zen, baina baita gerra zibila ere. Izan ere, Espainiako herritarrak bi taldetan banatu ziren.
Alde batetik, abertzaleek Feernando VII.ak berriro ere tronua hartzea nahi zuten. Talde horren barruan, bi joera zeuden: absolutistek botere osoa erregearen esku utzi nahi zuten, eta liberalek, berriz, konstituzioa egin nahi zuten, erregearen boterea mugatzeko.  bestetik, frantsestuek erregea frantsesa izatea nahi zuten.
1810ean, oraindik ere gerra-egoeran, abertzaleen ordezkari batzuk bildu ziren Cádizen. hainbat elkarrizketa izan ondoren, 1812an Espainiako lehenengo konstituzioa onartu zuten.
Cádizko Konstituzioak erregearen boterea mugatzen zuen, eta zenbait eskubide onartzen zizkien herritarrei: legearekiko berdintasuna eta sufragioa-gobernua hautatzeko botoa emateko eskubidea-. 1814an amaitu zen gerra. Espainiarrak izan zirenez garaile, Fernando VII.a izendatu zuten, berriro ere, Espainiako errege.

3. FERNANDO VII.AREN ERREGALDIA
Fernando VII.aren asmoa errege absolutista izatea zen. Horregatik, Cádizko konstituzioa deuseztatu eta liberalak jazarri zituen. Batzuek ihes egin zuten Espainiatik, espetxera ez zitzaien. Beste batzuk, berriz, boterea lortzen eta gobernua desegiten saiatu ziren, altxamendu militarren bidez.
Espainian egoera politiko ezegonkorra zegoela baliatuta, Amerikako koloniek independentzia-prozesuari ekin zioten. Argentinak lortu zuen lehenik independentzia, 1816an; eta 1824. urterako, kolonia guztiek lortu zuten, Kubak izan ezik.

4. ELISABET II.AREN GARAI
Fernando VII.aren ondoren, Elisabet II.ak hartu zuen tronua, 1833an. Garai hartan, monarkia konstituzionala sendotu zen, erreginaren boterea mugatzen zuen konstituzio bat baitzegoen. Baina denak ez zetozen bat erreginaren boterea zenbateraino mugatu behar zen zehaztean. Moderatuek konstituzioaren garrantzia murriztu eta botere handiagoa eman nahi zioten erreginari. Progresistek, berriz, garrantzi handiagoa eman nahi zioten konstituzioari, eta erreginaren boterea murriztu.

5. XIX. MENDEAREN AMAIERA
1869an, atzerriko errege batek hartu zuen tronua: Amadeo Savoikoak; baina porrot egin zuen, bi urte eskas soilik iraun baitzuen boterean. Orduan, errepublika aldarrikatu zen: gobernu mota horrretan, ez dago erregerik, eta estatuko buruzagitza herritarrek hautatutako presidente baten esku dago. Baina errepublikak ere porrot egin zuen, eta 1874an, borboitarren monarkia berrezarri zen; horrela hasi zen Alfontzo XII.aren erregaldia

AZTEREKETAK 10.GAIA

1. EUROPAREN KOKAPENA
EUROPA IPAR EMISFERIOAN DAGO. EGITEN DU MUGA OZEANO ARTIKOAREKIN, ASIAREKIN ETA OZEANO ATLANTIKOARENKIN 

2. EUROPAKO ORDOKIAK ETA MENDIAK
EUROPAKO MENDIAK ETA ORDOKIAK: EUROPAKO ERDIALDEAN ETA EKIALDEAN DAUDE.EUROPAKO ORDOKI HANDIA ERDIALDEAN DAGO. EUROPAKO MENDIKATERIK HANDIENA.

3.EUROPAKO KOSTALDEA
EUROPAKO KILOMETRO ASKO KOSTALDEA DA.
  • PENINTSULA:IBERIAR PENINTSULA
  • GOLKOA: GOI-GOLKOA
  • LURMUTURRAK, FIORDAK:FINISTERRE
  • FIORDOAK, UHARTEAK: ISLANDIA

1.Klima epelak 
Europaren zatirik Handienak35º-tik 60ºra bitarteko latitudean dago.Europako klimak epelak mota hauetako dira: Klima ozeaniko.Klima mediterraneoa.Klima kontinentala.
 
2. Klimak hotzak 
Klima hotzak latitude altuetan izaten dira. Bai eta lur altueta ere. Bi motatakoak dira Klima polarra. Eskandiniavako herrialdeetako iparraldeko eta Errusiako iparraldeko klima da Goi-mandiko klima

3. Europako landaredia
landaredia. HiruKontinente txikia izan arren , Europak askotarikpo paisaia ditu,  Eta hainbat are mota. Zona epeletak landaredi mota daude.:Klima ozeanikoa.Belardiak eta zuhaitz hostoerorkorra basoak daude Klima mediterraneoa.Baso mediterraneoa da. Klima konintelal.Taigak eta estepak. Zona hotzetako landaredia

Europako ibai gehienak luzeak eta emari erregularrekoak dira.
Horren arabera, bost isurialde daude:
·Isurialde artikoa: Ibaiak oso emaritsuak dira.
Adibidez: Petxora eta Iparraldeko Dvina.
·Isurialde atlantikoa: Europako emaritsuenak dira.
Adibidez: Mendebaldeko Dvina eta Loira.
·Isurialde mediterraneoa: Emari gutxikoak eta irregularrekoak dira.
Adibidez: Ebro eta Po.
·Itsaso beltzaren isurialdea: Oso ibai luzeak eta emaritsuak dira.
Adibidez: Danubio eta Dniester.
·Kaspiar itsaso isurialdea: Ibai luzeak eta emaritsuak dira.
Adibidez: Volga.
 
 Europako aintzirak hira multzoetan sailkatzen dira:
Iparraldeko aintzirak: Suedian, Varnen eta Errusian, Ladoga eta Onega.
Hegoaldeko aintzirak: Txikiak eta sakonerak gutxiagoak dira.
Adibidez: Albofera, Espainian.
 Alpeko aintzirak: Alpeko mendien artean daude. Adibidez: Suitza eta Italiako iparraldean.  

AZTERKETAK 11.GAIA

1.Europako biztanleriaren
   ezaugarriak
.Europako biztanleriaren ezaugarri nagusia zahartzea da. Zahartze hori bi arrazoirengaitik gertatzen da:Jaiotza-tasa baxua delako: Europan haur gutxi jaiotzen dira. Bizi itxaropena handitu egin delako:Europan pertsonak urte asko bizi daitezke, herrialde batzuk berezko hazkunde negatiboa dute

2.Immigrazioa
.Immigrazioak beste eragin hauek ditu bertako biztanleriarengan:Biztanleria aktiboaren hazkundea:Europara iristen diren etorkinetako asko lan egiteko adinean daude. Jaiotza-tasaren hazkundea:Etorkinak gazteak izan ohi dira,eta seme-alabak izaten dituzte

3.Biztanleriaren banaket.Europako biztanleria hirikoa da.Eremu batzuk oso jendeztatuta daude eta beste batzuk,gutxi jendeztatuta.Nahiko eremu jendeztatutak:Herrialde hauetan daude biztanleria-dentsitate handieneko eremuak:Belgika,Alemania eta Luxemburgo.Eta gutxi jendeztatuko eremuak:Europako iparraldean daude biztanleria-dentsitate txikieneko eremuak:Islandia,Norvegia eta Suedia.

1. LEHEN SEKTOREA
NEKAZARITZA:Makina eta labontza-teknika asko erabiltzen dira.
ABELTZAINTZA:Intentsiboa da europako iparraldean eta herdialdean.
ARRANTZA:jarduera jarrantzitzua da hauek dira gehien arrantzatzen duten europako herrialdean.
BASO-USTIAPENA: batez ere iparraldeko herrialdetan nabarmentzen da.

2. BIGARREN SEKTOREA
Oinarresko industria:
metalurgia eta kimika produktuak ekoizten ditu
Ekipamendu- ondasuen industria: makinak autoak eta material elektrikoak ekoizten ditu
Kontsumo-ondasuen industria:pertsonok zuzenean kontsumitsen productuak lortsen ditugu

3. HIRRUGARREN SEKTOREA
MEKATARITZA:Europa da merkataritza- turke gehien egiten duen kontinentea
GARRAIO-ZERBITZUA:  Europak du munduko errepide nahiz trenbide bidezko garraio-sareriktrinkoena;beraz, errepide eta trenbide ugari ditu
TURISMOA:Europa da munduko turismoaren jomuga nagusia.

1. Espainako biztanleriaren ezaugarriak
Espainan 46 milio biztanle baino gehiago daude. Espainako biztanleria zahartzen ari da.
Bizi-itxaropena handitu egin da eta jaiotza-baxua da.

2. Espainako  biztanleriaren banaketa.
Espainako bistanleria-dentsitatea 91biz./km2 da. Europakoa 73biz./km2. Europako gainerako lekuetan gertatzen den bezala, Espainako biztanleriaren banaketa ez da orekatua. Espainako biztanle gehienak, hiriko biztanleria da.

3. Espainako ekonomia-jarduerak.
Espainako biztanleria aktiboarena, sektoretan banatzen da.
 Lehen sektorea: Laborerik hedatuena Europakoaren mediterraneokoak dira.
Bigarren saktorea: Espainan, indrustia mota hauetan ari da pertsona gehien.
 Hirugarren sektorea: Sektore horren barruan pertsona gehien ari dira: merkataritza, garraio-zerbitzuan eta turismoan.

AZTERKETAK 12. GAIA

1. Zer da Europar Batasuna?
Ekonomiaren aldetik, Europar Batasuneko  horrialdeak zenbait arau bateratu dituzte, hainbat gaitan: nekazaritzan , garraioan, arrantzan . . .Europar Batasuneko kide den edozein herrialde askotan euroa da diru ofiziala.
Ikuspegi politikotik, Europar Batasuneko kide den edozein herrialdetako herritarrek eskubidea dute beste herrialdetan bizitzeko, ikasteko etan lan egiteko, haietako udal-hauteskundeetan nahiz Europako Parlamentuko hausteskundeetan boztatzeko eta hautagai izateko.
Europar Batasuneko herrialdeek hainbat neurri hartu dituzte batera, ingurumena babesteko, delinkuentziari eta terrorismoari aurre egiteko.


2. Nola sortu zen Europar Batasuna ?
1945ean, elkarren artean lankidetzan aritzea erabaki zuten.
 1957an, Alemania Federalak, Italiak, Belgikak, Herbeherrek, Luxenburgok eta Frantziak Erromako Ituna sinatu zuten, eta Europako Ekonomia (EEE).
1992an, Europako Ekonomia Erkidegoko kideek Maastrichteko Ituna sinatu zuten, eta haren bidez, Europako Erkidegoa Europr Batasuna bihurtu, Europar Batasuna handituz joan da, pixkanaka, eta 27 herrialdek osatzen dute gaur egun. Espainia 1986an, sartu zen erakunde horretan.


3.Ikurrak
Europar Batasunak zenbait ikur ditu berizgarri: bandera, himnoa eta Europaren Eguna .
Europar Batasunaren bandera urdina da, eta urre-koloreko hamabi izar ditu, biribilean jarrita.
Europar Batasunaren himnoak ez du hitzik. Haren melodia “Alaitasunaren oda” pieza ezagunarena da: Beethovenen Bederatzigarren sinfonia.
Maiatzaren 9a Europaren Eguna Izaten da.


1.Europako Parlamentua
Europako Parlamentuak legeak etab aurrekontuakonartzen ditu. Europako Parlamentua bost urtean behin aukeratzen da, eta Eurodiputatoek eta lehendakariak esotzen dute.


2. Europar Batasuneko Kontseilua
Europar Batasuneki Kontseiluak Ebko erabakirik garrantzitsuenakhartzen ditu
Europar Batasuneko herrialde guztietako gobernuetako ministro guztiek osatzen dute


3.Europako Batzordeak
Europako Batzordea Europar Batasuneko gobernua da. Europako Batzordea lehendakari batek eta hogeita zazpi komisariok osatzen dute


4.Justizia Auzitegia eta Kontu Auzitegia
Jutizia Auzitegia Europar Batasuneko legeak betearazteaz arduratzen da. Kontu Auzitegiak Europar Batasuneko dirua zaintzen du.


1.EUROPAR BATASUNEKO HERRITARRAK
EUROPAR BATASUNEKO HERRITAR GUZTIEK ESKUBIDEA DUTE BERTAKO KIDE DEN EDOZEIN HERRIALDETARA JOATEKO, ETA EDOZEINETAN BIZITZEKO ETA LAN EGITEKO. BESTALDE, UNIBERTSITATE ETA LANBIDE TITULU GEHIENAK ONARTUTA DAUDE EUROPAR BATASUNEKO HERRIALDEETAN.


2.EUROGUNEA
1999AN EUROPAR BATASUNEKO HAMIKA HERRIAKDEK EUROGUNEA SORTU ZUTEN. 2001AN GREZIA GEHITU ZITZAION. 2002AN HAMABI HERRIALDEEK LEHENDABIZIKO BILETEAK ETA TXANPONAK ATARA ZITUZTEN ETA BANKU ZENTRALA ERATU ZEN. EUROPAR BATASUNEKO IA HERRIALDE GUZTIETAN DA EURO DIRU OFIZIALA


3.MERKATU BAKARRA
EUROPAR BATASUNAREN HERRIALDEEN ARTEKO MUGA ETA ADUANA GUZTIAK KENDU EGIN ZIREN ETA EUROPAR BATASUNETIK KANPOKO PRODUKTU GUZTIETARAKO ZERGA BAT SORTU ZEN.  HAINBAT EKIMEN ERE JARRITA DAUDE ABIAN, UNIBERTSITATE TITULUAK ETA LANBIDE KATEGORIAK  HERRIALDE GUZTIETAN ONARTZEKO  POLIZIENA IZAN EZIK


4.EB ZABALTZEKO PROZESUA
1958AN, SEI HERRIALDEKOSATZEN ZUTEN EUROPAR BATASUNA. HURA ZABALTZEKO ZENBAIT PROZESUREN ONDOREN HOGEITA ZAZPI DIRA GAUR EGUN. EUROPAR BATASUNAREN EDOZEIN HERRIALDE ZAR LITEKE, BALDIN ETA EUROPAKOAETA DEMOKRATIKOA BADA, EUROPAR BATASUNEKO HERRIALDE GUZTIEK ADOS EGONBEHAR DUTE